Aurizko Udalak AURIZKO BELAUNALDIEN ARTEKO PARKEA BERRITZEKO lanak sustatu ditu. Aurrekontua 55.956,86 euro gehi BEZA da.
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, Lurralde Kohesioko Departamentuaren izenean eta haren ordezkari gisa jardunez, diru-laguntza bat eman dio Aurizko Udalari, belaunaldien arteko parkea berritzeko obra egin dezan. Diru-laguntza hori toki entitateei emango zaie, hirigintzako ekintza berritzaileak egin ditzaten, agiriak eginez edo espazio publikoetan jarduketak eginez, 2024ko ekitaldian eta Auriko Udalari belaunaldien arteko parkea berritzeko lanak egiteko 45.000 euroko dirulaguntza eman dio.