Uztailean eta abuztuan bi ikastaro emaneno dira: “Arte Plastikoak eta dantza-urbanoa” eta “narratiba komunitarioa”
Pirinioko Planak 2021eko bigarren hiruhilekorako formakuntza-eskaintza aurkeztu du. Bi ikastaro izanen dira, udan zehar emanen direnak. Bi ikastaroak, “Arte Plastikoak eta dantza-urbanoa” eta “Komunitate-narratiba” aurtengo prestakuntza-programaren bigarren fasea dira, udaberrian hasitako zikloari jarraipena emanez: “Komunikazioa eta Marketing Digitala”, “Udalgintza eraldatzailea” eta “tramitazio telematikoa”. Ikastaro horietan berrogeita hamar pertsona inguruk hartu zuten parte.
Pirinioko Planaren formakuntza-programaren (GuPirinioaFormakuntza) helburua Pirinioko biztanleei beren intereseko gaietan prestakuntza jasotzeko eta gaitasunak garatzeko aukera hurbiltzea da, prestakuntza hori lurraldean emanez, interesdunen etxeetara hurbilduz, eta horrela, Iruñera joan-etorri garestiak saihestuz. Horrela, formakuntza-eskaintza hobeto egokitu daiteke hainbat behar eta ordutegitara ere.
2021eko hirugarren hiruhileko honetan, Arte plastikoak eta dantza-urbanoa ikastaroa emanen da, B-IDEA flujos Creativos Elkartearen eskutik. Mikel Artxanko koordinatzailea izanen da, Bilal Dadou arte plastikoetako irakaslea eta Itziar Larunbek dantza-urbano eskolak emanen ditu.
Ikastaro honek sorkuntza artistikorako eta belaunaldien arteko topaketarako espazio bat sortzea proposatzen du, Pirinioetako ibarretako herrien adin ezberdinetako pertsonen eta komunitateen arteko harremanak bultzatzeko, komunikazioa eta elkarrizketa errazteko eta giza loturak ehuntzeko, bai eta artea eta kultura bertako biztanleei hurbiltzeko ere, bizikidetza eta gizarte-ongizatea hobetzeko bide gisa.
Lehenengo bi saioetan, ikastaroa bi taldetan banatuko da. Batetik, arte plastikoetan interesa duten pertsonak, eta, bestetik, dantza-urbanoa egin nahi dutenak. Azken saioa, ordea, elkarrekin jorratuko da, Eaurtan, uztailaren 30ean. Bertan bilduko dira ikastaroan parte hartu duten pertsona guztiak, Garraldakoak zein Ezkarozkoak, elkarrekin lan eginez azken ikuskizun bati forma emateko.
Bigarren tailerra, narratiba komunitarioa, Karekin Kulturako Kati Leatxe Aristuk emanen du. Hamasei urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, adin mugarik gabe, taldean tarte atsegin bat igaro nahi dutenei, beren sormena arakatuz eta “Pirinioetako izatearen” sentimenduari buruzko esperientzia komunak partekatuz. Tailerrean, oso atsegina eta parte-hartzailea den aldetik, gure nortasunari, estereotipoei eta sinesmenei buruzko narratiba nagusiak ezagutuko ditugu, eta kontakizun komun berri baten ildoak marraztuko ditugu.
Ikastaro hau abuztuan eginen da eta bi orduko hiru saio izanen ditu. Erronkarin emanen den ikastaroa gaztelaniaz izanen da eta Aurizberrikoa euskaraz.
Ikastaro guztiak presentzialak izanen, nahiz eta aforo mugatua izan, COVID19ren eskakizunen arabera19; beraz, izena emateko hurrenkera errespetatuko da. Izena emateko epea zabalik egonen da uztailaren 1etik ikastaro bakoitza hasi baino bost egun lehenago artio, eta telefonoz (630378927) edo Pirinioko Planaren web-orriaren bidez egin ahal izanen da: https://www.gupirinioa.eus/eu/zerbitzuak
Lekuak eta datak.
KURSOA | TOKIA | DATA | ORDUA |
Arte plastikoak eta dantza urbanoa | Garraldako Eskola | Uztailak 21 | 10:00 – 14:00 |
Zaraitzu Ibarreko Etxea (Ezkaroze) | Uztailak 22 | 10:00 – 14:00 | |
Jaurrietako pilotalekua | Uztailak 30 | 19 :00 | |
Sormen narratiba- komunitarioa tailerra. | Erronkaribarreko Etxea (Erronkari) | Abuztuak 10, 17 eta 24 | 19:00 – 21:00 |
Aurizberriko Kontzejua | Abuztuak 11, 18 eta 25 | 19:00 – 21:00 |