Orreaga Musika Eskolako 2020/2021 ikasturterako kanpoko matrikulazioa maiatzaren 25etik ekainaren 3ra (bi egunak barne) izango da.
Matrikulazioa ikasle berrientzako da, eskolan lehenengo aldiz izena eman nahi dutenentzako hain zuzen ere.
Matrikula egiteko eskolako web orrian dagoen plantilla berria erabili behar da. Plantilla horretan eskolak eskaintzen dituen ikasketa guztiak aipatzen dira, eta, datuak bete ondoren, dokumentua zuzenean bidaltzen da eskolara.
Hona hemen web orriko esteka:
https://www.escuelademusicaorreagamusikaeskola.com