Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

IKASTURTE HONETAN, ‘IKASI EUSKARA ETA MAILAZ IGO’

Helduen ikaskuntza sustatzeko ‘Euskara ahora’ kanpaina aurkeztu dute Nafarroako Gobernuak, toki entitateek eta helduei euskara irakasten dieten gizarte eragileek. Aurten ere, eskualdean euskara ikasteko aukerak izanen dira Aurizberrin, Bizkarretan eta Garraldan, eta taldea osatzen den edozein herritan ere.

Euskaltegian zure erritmoan ikasi, egunero praktikatu eta aurrera eginen duzu, irakasleen, ikaskideen eta euskaldunon (komunitatearen) laguntzarekin. Euskal kulturan murgilduko zara eta, gainera, ikasteko eta lan egiteko aukera gehiago izanen dituzu. Euskara ikasten ari bazara, segi aurrera. Eskolan euskara ikasi bazenuen, baina pixka bat ahaztua baduzu, freskatu eta hobetu!

Aurreko urteetan bezala, AEKk klaseak eskainiko ditu eskualdean eta informazioa jaso nahi baduzu, jarri harremanetan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin (672083020 edo euskara@burguete.es) edo joan zaitez informazio bileretara: irailaren 14an 11:00etan eta 19:00etan Garraldan, 19:00etan Aurizberrin eta 20:00etan Bizkarretan.

Lagun berriak ezagutu eta oso ongi pasatuko duzu. Hau da zure urtea!

Informazio gehiago: https://www.euskarabidea.es/euskara/albisteak/nafarroako-gobernuak-toki-entitateek-eta-helduei-euskara-irakastearen-alorreko-gizarte-eragileek-euskara-ahora-kanpaina-aurkeztu-dute

 

Share