Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

TXANGOAK

AURKEZPENA

Nafarroako Pirinioko gailurrik altuenak dauden eskualdean, Hiru Erregeen Mahaiatik (2.344 m.) Adi tontorreraino (1.459 m.), gertakari geografiko bera errepikatzen da: Pirinioetako gailurrak ekialdetik mendebaldera hedatu eta haien adarrak hegoaldera zabaltzen dira, gailurren zeharkako euskarri erraldoi bailira. Pirinioetako adar horiek ibarrak banatzen dituzte eta baita ibaien banalerroak ere: Eska, Zaraitzu, Irati, Urrobi (tarte bat), Erro eta Arga.

Gertakari geografiko honek Pirinioetako ibarren ezaugarri topografikoak baldintzatzen ditu: gailur altuak sakan handien ondoan, eta malda handiak dituzten amaigabeko mendi-mazelek, mail diferenteak tinkotasunez lotuz.

Urrobi ibaiaren goialdea salbuespen berezia da; horretan mendiak bereiztu ziren, haien maldak urrundu, eta Pirinioko lautadarik handiena sortu zen: Orreagako lautada, 15 kilometro karratuko zabalera eta 900 metroko altuera duena, anfiteatro handi baten modukoa, mendi altu eta ederrez inguratua.

Hemen deskribatzen ditugun ibilbide hauen bidez jendeari erreztasunak eman nahi dizkiogu gure ingurua hobeki ezagutzeko.

IBILALDIAK EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

Gida honen bidez bazter hauetaz gozatzera eta haoriek zaintzera animatzen zaitugu; eta, bide batez, inguruarekiko errespetu handia erakustea eskatzen dizugu, guretzako gaurregun hain beharrezkoak diren baliabide hauetaz,  aurrerantzean ere goza dezagun.

  • Ibilgailua behar duzunean eta baimenduak dauden tokietan bakarrik erabili; aparkatzen duzunean besteengan pentsa ezazu eta trabarik egiten ez duen tokian utzi.
  • Zelaian dagoen azienda errespeta ezazu, paisaiaren zati garrantzisua baita.
  • Loreak eta landareak begira itzazu moztu gabe.
  • Zeharkatu ondoren langak eta atakak ongi hertsi.
  • Etxe zaharrek eta aintzinako aztarnek gure errespetua merezi dute.
  • Zaborra ez lurperatu, ezta ezkutatu ere. Eraman eta zabor- edukiontzi batean bota.
  • Irratiek eta antzeko tresnek besteak molesta ditzakete. Zarata ere kutsakorra da.
  • Bildumazaletasunik onena argazkitasuna da.

Natura gustokoa baduzu, lagun ezazu mantentzen.

Natura ez bazaizu gustatzen, ez ezazu kooperatu bere deuseztapenean

GUZTIONTZAKO IBILALDIAK

Ibilaldi errezak, ez da beharrezkoa arropa edo oinetako berezirik ematea; luzera eta denbora aldetik mail ertainekoak, oso egokiak familian edo taldean egiteko.

Paisai eta txoko ederretaz gozatzeko aukera izango duzu, hala nola floraz eta faunaz, erabat diferenteak urtaroaren arabera.

Ibilaldi hauek aipagarrienak dira:

  • Urdandegieta 4,5 km.
  • Soroluzea 3,5 km.
  • Orreaga 5,5 km.
  • Xuringoa 6 km.
  • Aurizberri 6,5 km.

AURIZBERRI

Auritzetik Iruñeko norabidean Done Jakue bidea hartu ezkero Aurizberrira iritsiko gara.

Auriztik atera eta Donejakue Bidea seinalatzen duten gezi horiei jarraikiz Aurizberrira iritsiko gara. Itzulera bide berberatik egin daiteke eta, eguraldi lehorra egin ezkero, ibilaldia luzatu ahal dugu. Horretarako Aurizberriko karrika nagusitik jarraituko dugu eta, herritik ateratzean eskuinaldean dagoen biltegiaren ondotik, Sorogaingo errepidea hartu behar da.

1,2 km ibili ondoren, eskuinaldeko bidea hartu eta metalezko ataka pasatuko dugu, GR11-ean sartuz. Eskuineko bidea hartu eta GR-ko sinale gorri-txuriak jarraitu eta berriro Donejakue Bidetik Auritzera itzuli.

Guztira: 6,5 km. Ibilaldia luzatu ezkero: 9,5 km.

IRUPAGOETA

IRUPAGOETAKO IBILALDIA

Hemen proposatzen ditugun ibilaldietatik motzena, errezena eta lauena da. Bide honek lautadaren ekialdean dagoen bizkarra zeharkatzen du. Ibilaldia egiten den bitartean oso deigarria da Aezkoa eta Aurizko paisaien arteko aldea: Aezkoa aldean oihanak eta pentzeak mendiko kaskoetaraino iristen dira, eta horietako zenbaitetan harri koskorrak daude; Auritz lautada batean dago eta, horretan, berde kolorea nabarmentzen da.

Maldak txikiak dira (170 m. gehienez ere). Bazka-lekuak, pagadiak, pinudiak eta pentzeak aurkituko ditugu ibilaldian.

  • Luzera: 8,9 km.
  • Iraupena: 2 ordu eta 20 minutu.
  • Zailtasuna: txikia.

IBILBIDEA:

  1. Aurizko kanposantuaren ondotik atera.
  2. Arrañosin errekaren gaineko parrila.
  3. Soroluxeko kanpamendua.
  4. Ataka zeharkatu eta zuhaitzen artean segitu.
  5. Ataka zeharkatu eta zuhaitzen artetik atera.
  6. Ataka, burdin-sarearen erdian.
  7. Ataka eta Badriako lepoa.
  8. Mardilabakiko ataka.
  9. Irupagoetako gaina.
  10. Osamieta eskaileratxoa.
  11. Bidea topatuko dugu.
  12. Bide zolatuaren hasiera.
  13. Auritzera iritsi.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km. AURITZ (898 m). Aurizko irteeran, kanposantuaren ondoan dagoen bide zolatutik abiatu. Arrañosingo errekaren gainean dagoen parrilaren gainetik pasatu eta bideari jarraitu, pentzeen artetik.

0:30 – 2,1 km. SOROLUZEA (920 m). Antzinako militar kanpamenduaren aurriak. Patxaranberro erreka zurezko zubitik zeharkatu eta bidetik jarraitu; ataka metalikoa zeharkatu eta pagaditik barna segi.

0:50.- 3,2 km. NABALAKO ATAKA (1010 m). Ataka metalikoa pasatu eta pagaditik atera. Eskuineko bidea hartu, ekialdetik ikuspegi ederretaz gozatuz. Bizkarretik doan bideari jarraitu, burdin sarearen ondotik.

1:10.- 4,4 km. BADRIAKO LEPOA (1000 m). Basoa berritu zenean landatutako laritzen ondoan dagoen burdin sareko ataka zeharkatu ondoren, Bioxilo eta Ariako bordetaraino joateko antzinako bidea hersten duen burdin sarean dagoen burdinezko ataka eskuinaldean utzi eta bidetik segi, beti ere burdin sarea eskuinaldean dugula.

1:30.- 5,1 km. MARDILABAKIKO ATAKA (1030 m). Berriro ere burdinezko ataka utziko dugu eskuinaldean eta bizkarretik segitzen bidetik joango gara, burdin-saretik urrunduz.

1:45.- 5,8 km. IRUPAGOETA (1063 m). Gainean joan den mendeko hilarria dago. Ikuspegi oso zabala. Eskuinaldera biratu eta bazkalekuaz osatutako maldatik jeitsiko gara, eskuinaldean pinudia utziz, eta pagadiaren ondoan dagoen burdin-sareko eskaileratxora iritsiko gara.

2:00.- 6,9 km. OSAMIETA. Eskaileratxoa zeharkatu eta arboladiaren ondoko pentzetik jeitsi; bukaeran dagoen bidea hartu eta zolatutako bidetik segi Auritzera ailegatu arte.

2:20.- 8,9 km. AURITZ (898 m).

LINDUS

LINDUSKO IBILBIDEA

Ibilbide hau Orreagatik pasatzen da eta haren zati handi batean pentzeak eta pagadiak, laritzak eta gorostiak aurkituko ditugu. Ibilbide honetan aipagarriak dira pagadien ospelak, Lindustik Iparraldera begiratuta ikusten den paisai zabala eta megalitoak.

  • Luzera: 11,9 km.
  • Iraupena: 3 ordu eta 40 minutu.
  • Zailtasuna: eskasa

IBILBIDEA:

  1. Auritzetik atera errepide orokorretik.
  2. Orreagara errepidetik sartu.
  3. Erromesak sartzen diren arku beretik, Orreagatik atera.
  4. Pista Ibañetako bidearekin elkartzen da.
  5. Ibañetako San Salvador kapera.
  6. Gabarbideko lepoa.
  7. Nazioarteko 155 mugarria.
  8. Lindusko gaina.
  9. Trikuharria burdin-sarean.
  10. Ataloztiko burdinezko ataka.
  11. Militar-kanpamenduko aurriak.
  12. Ataka eta zolatutako bidearen hasiera.
  13. Oinezkoentzako zubia.
  14. Aurizko sarrera.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km.  Auriztik atera Orreagako norabidean eta Donejakue bidetik segi.

0:35 – 2,7 km  ORREAGA (952 m). Kolegiatako atzeko aldetik pista hartu eta Ibañetako bidea zaharrera iritsiko gara, pagadien artean.

1:00 – 4,3 km   IBAÑETAKO MENDATEA (1057 m). Zabala eta belartsua. Pirinioak zeharkatzeko aspaldiko bidea. Kantauri eta Mediterraneoko uren banalerroa. Errepidea gurutzatu Done Salbatore kanperaren ondotik eta zolatutako bidetik segi.

1:20 – 5,8 km  GABARBIDEKO LEPOA (1069 m). Garbia eta zabala. Pistatik jarraituz pagadien artean igoko gara berriro ere

1:35 – 7,0 km   LINDUSKO LEPOA (1180 m). 155 nazioarteko mugarria. Bizkarretik segituz lepoaren bukaeraraino iritsi eta ataka zeharkatu. Bankatik datorren Hayrako pistaren bukaera. Igotzen segi, burdin-sarearen ondotik.

1:55 – 7,5 km  LINDUS (1221 m). Gain zelai eta karratua. “El Reductor edo Castillo” izenez ere ezagutua. Ikuspegi zabala. Trikuharri eta harrespilak inguruan.
Hegazti migratzaileak ikusteko behatokia.
Bizkarreko burdin-sarearen ondotik jeitsi (H) eta pagadian sartu berriro.

2:25 – 8,8 km. ATALOZTIKO LEPOA (1105 m). Zuhaitzik gabekoa. Aldude eta Auritz arteko aspaldiko bidea. Ezkerrera biratu eta bidetik jeitsi, berriro ere pagadien artean.

2:50 – 9,1 km. XURINGOA (970 m). Urre eta Lindus sakanen elkargunea; hortik sortzen da Xuringoako erreka. Zelai belartsua. Antzinako militar kanpamenduaren aurriak. Pistatik jeitsi, txoko ederren artetik

3:40 – 11,9 km. AURITZ (898 m).

MENDITXURI

MENDITXURIKO IBILBIDEA

Ibilbide hau mendiz inguratua dago; mendi horiek, nahiz eta altuera txikikoak izan, ikusgarriak dira Aurizko lautadaren aldean. Horien artean Menditxuri nabarmentzen da eta haren izena udaberrian maiz elurra gordetzen duelako datorkio.

Ibilbidearen zati han di bat goiko bazkalekuak zeharkatzen ditu eta mendi borobilak zein sakanak ikusi ahal dira; ibilbidea pentze, baso eta ospelez osatzen da. Menditxuriko gainetik lautadaren ikuspegi zoragarria dago.

  • Luzera: 11,0 km.
  • Iraupena: 3 ordu eta 10 minutu.
  • Zailtasuna: eskasa.

IBILBIDEA:

  1. Auriztik atera.
  2. Xuringoa errekaren gaineko pasabidea.
  3. Errosariobideako metalezko ataria.
  4. Militar kanpamenduko aurriak.
  5. Lindus eta Urre erreken elkargunea.
  6. Ataloztiko lepoa eta ataka.
  7. Urerrekako lepoa.
  8. Antostako lepoa.
  9. Menditxuriko gaina.
  10. Jeisteko bidea.
  11. Metalezko ataria eta bidea.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km. AURITZ (898 m). Udaletxeko plazatik Xuringoa errekara jeitsi,  parrila pasatu eta eskuineko bide zolatua hartu. Erreka zeharkatu pasabidetik. Burdin-sareen artean segi.

0:15 – 1,6 km. ERROSARIOBIDEKO ATAKA (905 m). Zolatu gabeko bidea segi, zuhaitz eta soiluneen artetik.

0:35 – 3,6 km. XURINGOA (970 m). Militar kanpamenduaren aurrien ondotik pasatu ondoren Urre eta Lindus erreken elkargunea dago. Aurretik segi, errekak banantzen diren tokian dagoen bideari jarraituz.

1:05 – 4,8 km. ATALOZTIKO LEPOA (1105 m). Burdinezko ataka. Ezkerretik segi, burdin-sarearen ondotik, bizkarra igoz.

1:30 – 5,1 km. URERREKAKO LEPOA (1145 m). Kintoko ikuspegi ederra. Bizkarretik segi eta 300 metrotara ezkerrera hartu eta zuhaitzak dauden lekuaren gainetik pasatu.

1:45 – 5,7 km. ANTOSTAKO LEPOA (1149 m). Usategiak, mugarria eta ataka. Menditxipiko iparraldetik doan bidetik segi.

2:00 -6,5 km. MENDITXURI (1194 m). Gailur harkaitzduna. Oso erreza da iristea. Aurizko lautadaren ikuspegi zabala.

2:10 – 6,9 km. Berriro pista hartu eta jeitsi, hasieran leku garbitik eta, ataka eta burdin-sarea pasatu ondoren, pagadien azpitik.

2:25 – 8,4 km. XURINGOA (920 m). Burdin-sareko metalezko ataria pasatu odoren, bidea hartu eta Auritzera iritsiko gara.

3:10 – 11,0km. AURITZ (898 m).

ORBAIZETAKO OLA

Ibilbide honek Orbaizetako Ola funtzionatzen zuen garaian erabiltzen zen bidea zeharkatzen du. Bide horretatik burnia garraiatzen zuten, zalgurdiz. Ez dago malda handirik eta pentzeak, pagadiak, bazkalekuak eta landatutako pinuak ikusiko ditugu. Interesgarria da ola zaharra ikusteko bisitaldia.

Itzulera bide beretik egin ahal da; beste aukera bat da aldez aurretik Olan kotxe bat uztea, Auritzeraino itzuli behar ez izateko.

  • Luzera: 19,4 km.
  • Iraupena: 5 ordu eta 30 minutu.
  • Zailtasuna: ertaina.

IBILBIDEA:

  1. Auriztik atera, kanposantu ondotik.
  2. Parrila, Arrañosin errekaren gainean.
  3. Zolatutako bidearen bukaera.
  4. Aurizko mugako metalezko ataria.
  5. Orreagatik Nabalarainoko pista.
  6. Nabalako lepoa.
  7. Erreka eta Txangoako pista.
  8. Orbaizetako Ola.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km. AURITZ (898 m). Kanposantuaren ondoko zolatutako pista hartu, pentzeen sasien artetik.

0:10 – 0,7 km. ARRAÑOSINGO ERREKAREN GAINEKO PARRILA (900 m). Parrila zeharkatu eta aziendaz beteriko pentzeen artetik doan zolatutako pistatik segi.

0:30 – 2,1 km. SOROLUZEA (920 m). Antzinako militar kanpamenduaren aurriak. Patxaramberro erreka zurezko zubitik zeharkatu eta bidetik segi, metalezko ataka pasatu eta pagadien artetik igo.

0:50 – 3,2 km. NABALAKO ATAKA (1010 m). Ataka pasatu eta ezkerreko bidea hartu. Ikuspegi ederrak ekialdera.

0:55 – 3,3 km. HIRUMUGARRIETA (1015 m). Orreagatik Nabalarako pista topatuko dugu. Eskuineko pista hartu eta bazkaleku eta zuhaiztiren artean segi.

1:25 – 5,2 km. NABALAKO LEPOA (1026 m). Zabala eta garbia. Koniferazko baso-berritzeak. Itolazeko sakanan sartzen den pistatik jetsiko gara, zuhaizti eta leku garbien artetik.

2:40 – 9,4 km. TXANGOAKO ERREKA (820 m). Azpegi eta Txangoako pistatik jeitsi..

2:45 – 9,7 km.  ORBAIZETAKO OLA (820 m). Antzinako burdin-ola. Aurriak bisitatzeko aukera. Atseden hartu ondoren, bide beretik itzuli.

5:30 – 19,4 km. AURITZ (898 m).

ORREAGA

Donejakue Bidetik Orreagara joan daiteke, zuhaitzen artean.

Frantziako errepidea hartu Goardia Zibileko koarteleraino eta ezkerraldean dagoen bide asfaltatutik jarraitu, Done Jakue Bideko seinale horiei kasu eginez, Orreagaraino iritsiko gara.

Itzulera bide beretik egin

Guztira: 5,5 km.

ORTZANZURIETAKO IBILBIDEA

Ibilbide honek bi zati ditu: lehenengoan igoera luzea (650 metroko desnibela), Ortzanzurietako gaineraino, gero Lepoederrera iritsiko gara; bigarren zatian, Donibane-Garazitik datorren Donejakue bideari jarraituko diogu, Orreagaraino iritsi arte.

Igotzean, pagadi handiak aurkituko ditugu, eta baita mendi-gain garbiak ere. Lainoa dagoen egunetan hobe da ibilaldi hau ez egitea.

  • Luzera: 2,3 km.
  • Iraupena: 5 ordu eta 20 minutu.
  • Zailtasuna: ertaina.

IBILBIDEA:

  1. Aurizko kanposantu ondotik atera.
  2. Zolatutako bidearen bukaera.
  3. Aurizko mugako metalezko ataria.
  4. Orreagatik Nabalara doan pista.
  5. Ortzanzurietako gaina.
  6. Lepoederreko lepoa.
  7. Donejakue Bideko desbideratzea.
  8. Orreagako sarbidea.
  9. Orreagako irteera.
  10. Auritz.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km. AURITZ (898 m). Aurizko kanposantuaren ondoko zolatutako pista hartu, pentzeetako sasien artean.

0:10 – 0,7 km. ARRAÑOSINGO ERREKAREN GAINEKO PARRILA (900 m). Parrila zeharkatu eta aziendaz beteriko pentzeetatik pasatzen den zolatutako pistatik segi.

0:35 – 2,1 km. SOROLUZEA (XOLUX – 920 m). Antzinako militar kanpamenduko aurriak. Patxaranberro erreka zeharkatu zurezko zubitik eta bidetik segi, metalezko ataria pasatu eta pagadian barna igo.

0:55 – 3,2 km. NABALAKO ATAKA (1010 m). Ataka zeharkatu eta ezkerro bidea hartu, ekialdeko norabideari segituz.

1:00 – 3,3 km. TRES MUGAS (1015 m). Orreagatik Nabalara doan pista aurkituko dugu. Eskuinera joan eta pista utzi. Burdin-sarearen ondotik igo eta beste burdin-sare bateraino iristean ataka pasatu eta igotzen segi. Burdin-sarea bukatutakoan bizkarretik igotzen segi, mendi gainaren azpian dagoen garbiraino.

3:45 – 6,5 km. ORTZANZURIETA (1567 m). Pirinioetako alde honetako gailurrik altuena. Ikuspegi ederrak. Ibañetaraino doan zolatutako errepidetik jeitsi.

4:05 – 7,9 km. LEPOEDER (1429 m). Donajakue bideko leku enblematikoa. Pirinioa zeharkatzen duen galtzada erromatarraren lekurik altuena. Jeisten jarraitu. Donjakue bidetik segi, Auritzeraino.

4:07 – 8,0 km. Donejakue Bideko seinale horiei jarraitu eta mugarriaren ondoaj zolatutako bidea utzi eta beste bidea hartu. Hortik jeitsi, hasieran leku garbitik eta ondoren pagoen azpitik.

4:55 – 10,9 km. ORREAGA (952 m). Orreagako beheko aldetik sartu, Arrañosin erreka zeharkatuz. Iruñera doan errepidea hartu eta berehala, eskuinaldean, Donejakue bidea hartu.

5:20 – 12,3 km. AURITZ (898 m).

SOROGAINGO IBILBIDEA

Ibilbide luzea, behin igo ezkero ez du malda handirik; Kantauri-Mediterraneo uren banalerroaren zati handi bat zeharkatzen du. Goiko zelaietatik paisaia ikusteko aukera paregabea izango dugu, Iratitik Baztan alderaino eta, batez ere, Aldude.

Ibilbidearen gainontzeko zatia pentzez eta pagadiz inguratua dago. Kasu egin lainoa dagoen egunetan. Ibilaldi motzagoa egiteko, aldez aurretik kotxe bat Sorogainera eraman ahal da, Auritzeraino itzuli behar ez izateko.

  • Luzera: 19,8 km.
  • Iraupena: 5 ordu eta 40 minutu.
  • Zailtasuna: ertaina.

IBILBIDEA:

  1. Auritzetik atera.
  2. Errosariobideko metalezko ataria.
  3. Lindus eta Urre erreken gurutzea .
  4. Urrerekako garbia.
  5. Menditxuriko bidea .
  6. Antostako lepoa.
  7. Mendiaundiko gaina.
  8. Berascoaingo gaina.
  9. Sorogaingo pista.
  10. Sorogaingo etxea.
  11. Aurizberriko pista zolatuaren gurutzea.
  12. Zolatutako pistatik atera.
  13. Metalezko ataria eta Oiarzabalgo pistaren hasiera.
  14. Donejakue bidea.
  15. Mugakolarreko ataria.

ARGIBIDEAK:

0:00 – 0,00 km. AURITZ (898 m). Udaletxeko plazatik Xuringoa errekaraino jeitsi. Parrila pasatu eta eskuinera joan, zolatutako bideari jarraituz. Errekako pasabidea zeharkatu eta burdin-sareen artetik segitu.

0:20 – 1,6 km. ERROSARIOBIDEKO ATAKA (905 m). Bidea zuhaitz eta garbien artean segitzen du, zelaiaren barna.

0:40 – 3,6 km. XURINGOA (970 m). Militar kanpamenduaren aurrien ondotik pasatu eta Urre eta Lindus erreken gurutzea aurkituko dugu. Erreka ondoko ezkerreko bidea hartu eta garbiraino iritsi. Ezkerrera hartu eta zuhaitzen ondotik segi, gainera iritsi baino lehen dagoen bidea aurkitu arte.

1:30 – 5,1 km. MENDITXURIKO BIDEA (1125 m). Eskuineko bidea hartu eta Menditxipi hegoaldean utzi.

1:40 – 6,0 km. ANTOSTAKO LEPOA (1149 m). Usategiak, mugarria eta ataka. Burdin-sarea zeharkatu eta haren ondotik segi, maldan goiti.

1:55 – 6,6 km. MENDIAUNDI (1213 m). Gain borobil eta luzea; ikuspegi ederrak norabide guztietan. Kantauri eta Mediterraneo uren banalerroa seinalatzen duen burdin-sarearen ondotik segitu.

3:00 – 9,2 km.  BERASCOAINGO LEPOA (1009 m). Gainetik jeitsi eta ezkerrera hartu, errekaren ondotik; zuhaitzen artetik beste aldera pasatu eta bidea hartuz Sorogaingo bailararen beheraino iritsi; gero ezkerreko pista hartu.

3:30 – 11,3 km. SOROGAINGO ETXEA (820 m). Aterpe eta jatetxea. Errepidea hartu eta errekaren ondotik segi, Aurizberriko bide zolatuaren gurutzeraino. Hortik segitu herriraino eta ezkerreko bidea hartu.

5:00 – 16.7 km. Metalezko ataria bidean. Ataria zeharkatu ondoren eskuineko pista hartu eta GR11-ko seinaleei jarraituz Donejakue bideraino iritsiko gara.

5:25 – 18,2 km. Mugakolarreko atari eta erreka. Pentzeen arteko pista segi Auritzeraino.

5:40 – 19,8 km. AURITZ (898 m).

SOROLUZEA

Bide zolatua hartu eta, pentze eta bazkalekuen artetik, Soroluzeko (Solux) antzinako militar-kanpamenduraino iritsi. Ibañeta eta inguruko mendietako ikuspegi ederretaz gozatzeko aukera.

Aurizko kanposantuaren inguruan dagoen zolatutako bidetik bukaeraraino jarraitu. Itzulera bide berberatik egin behar da.

Guztira: 3,5 km.

URDANDEGIETA

Ibilbide atsegina, pentze eta bazkalekuen artean doan bide asfaltatua, erabat zelaia.

Udaletxeko plazatik atera ekialdeko karrikarantz eta haur parkearen ondoko bidetik errekaraino iritsi. Erreka zeharkatu eta eskuinaldeko bidea hartu, bukaeraraino. Bide beretik itzuli.

Guztira: 4,5 km.

XURINGOA

Ibilbide honen lehenengo zatia Frantziarako antzinako bidea da. Bidearen hasieran bazkalekuak daude inguruan eta gero zuhaitzak; Xuringoa erreka bidetik hurbil dago.

Udaletxeko plazatik mendebaldeko norabidea hartu, eta karrika jeitsi errekaraino; zubia pasatu eta eskuinaldeko bide asfaltatutik segi, ataka metalikora iritsi arte.

Ataka pasatu eta asfaltatu gabeko bidea segi, zelai batere iritsi arte; zelai horretan kanpamendu militar baten aurriak daude.

Itzulera bide beretik egin.

Guztira: 6 km.

Share