Bestak ekainaren 24an ospatzen dira (San Juan eguna) eta 24ko gauan egiten diren suekin hasten dira; suekin batera herriko gazteek “Tribuli”-dantza dantzatzen dute herriko agintarien aurrean. Herriko lau tokitan egiten da hori, lehenengo gazteek dantzatzen dute eta ondoren jendeak suen gainetik salto egiten du. Gainontzeko egunetan dantzaldiak eta beste ekitaldi batzuk izaten dira; horien artean aipagarria da San Juan egunean herriko haurrek dantzatzen duten “Tribuli” dantza, hala nola, goiko eta beheko auzoetara egiten diren bisitaldiak.