“Bariko San Nikolas” eliz-parrokia. Harlanduaz egina. Aurrealdea errenazentista estilokoa da eta 1699an egin zen; horretan herriko Oroztarren harmarria dago. Harmarri hori da herriak erabiltzen duena 1945etik. Elizako aurrealdea Juan de Miura beratarrak egin zuen. Barnean erretaula nagusia nabarmentzen da, barroko estilokoa eta orain dela gutxi berritua; aipagarria da baita 1612ko ezkila.