Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2016ko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Bizilagun agurgarria:

Honakoaren bidez jakin arazten dizut Ibilgailuen gaineko Udal Zergari dagozkion errezibuak ordaintzeko epea maiatzaren 15ean bukatuko dela.
Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirubilketa premiamendu bidez eginen da eta honek ekarriko du tributu foru lege orokorraren 117. artikuluak ezarritako errekarguak ezarri beharra.

Bi prozedura daude ordaintzeko:

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.
Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.

2.- Zergaren ordainketa helbideratu ez duten bizilagunek Aurizko La Caixa kutxara joan beharko dute eta bertan ordaindu, etxera igorriko zaien errezibu eredua erabiliz.
Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

Share