Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

2017ko IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Bizilagun agurgarria: 

 

Honakoaren bidez jakin arazten dizut Ibilgailuen gaineko Udal Zergari dagozkion errezibuak ordaintzeko epea apirilaren  30ean bukatuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea amaituta, dirubilketa premiamendu bidez eginen da eta honek ekarriko du tributu foru lege orokorraren 117. artikuluak ezarritako errekarguak ezarri beharra.

 

Bi prozedura daude ordaintzeko:

 

1.- Zergaren ordainketa helbideratua duten bizilagunak.

Ordainketa epearen azken egunean Udalak errrezibuak zuzenean kobratuko ditu kontu korrontetik eta etxera igorriko dizkie bizilagunei.

 

2.- Ordainketa helbideratu ez baduzu, La Caixa kutxan  ordain dezakezu, ES06 2100 5310 3221 0010 3113 kontu kontorrean

Hurrengo urteetarako zergaren ordainketa helbideratu nahi dutenek, udaletxera etorri eta helbideraketa baimena behar bezala bete beharko dute.

 

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira udaletxeko bulegoetan.

Share