Egun gutxi barru koloneko minbizia prebenitzeko programari ekingo zaio Aurizko oinarrizko osasun eskualdean. Jarraian, programaren funtzionamendua azaltzen duen dokumentu bat zehazten da, eta, horrez gain, eremuko datu espezifiko batzuk jasotzen dira.
Bertan azaltzen denez, tumore horren detekzio goiztiarrak nabarmen hobetzen du haren pronostikoa, eta, beraz, modu aktiboan gomendatzen da proba egitea.