Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ekintzailetza eraldatzaileari buruzko jardunaldiak

 

Zuekin harremanetan jartzen gara, martxoaren 24tik 27ra bitartean Nafarroako Pirinioetan eginen diren ekintzailetza eraldatzaileari buruzko jardunaldietarako izen-emateak zabalik daudela jakinarazteko Pirinioko Planaren esparruan. Hilaren 25eko arratsaldeko eta 26ko jardunaldiaren  izen-emateak hitzaldiak, esperientziak, mahai-inguruak, gaueko dastaketak eta 26ko bazkaria barne hartzen ditu. Doakoak dira martxoaren 21a baino lehen izena eman dutenendako, webgune honen bidez: http://ekintzailetzajardunaldiak.gupirinioa.eus

 

Web orrian aurkituko duzu jardunaldi hauei buruzko informazio gehiago: “Nafarroako Pirinioa, ekintzailetza eraldatzailaren ekosistema”.  Jardunaldi hauen helburua da lurraldea ekosistema honen sorkuntzan erreferente gisa bistaratzea, erronka demografikoari heltzeko eta lurralde-garapen iraunkorra ahalbidetzeko.

 

Jardunaldiak martxoaren 25ean eta 26an izanen dira Auritzen. 24an networking bat eginen da Ezkarozen Pirinioetako ekintzaileendako, eta horiek ere izena eman beharko dute webgunean.  Hilaren 27an, Aurizberrin, bertako ekoizle eta elkarteen  azoka ospatuko da goizean.

 

 

Share