Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

IPETEAKO INDUSTRIALDEKO SARBIDEA HOBETZEKO LANAK

Aurizko alkateak JAKINARAZTEN DU Udalak IPETEAKO INDUSTRIALDEKO SARBIDEA HOBETZEKO lanak egin dituela.

Lan horien aurrekontua 17.248,91 € zen eta jarduera ekonomikoak garatzeko Udal poligono eta lokalak sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdiaren bidez diruz lagunduak izan dira. Deialdi hori Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuko Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko Industria Lurzoruaren Atalak sustatu du.

Emandako diru-laguntza onartutako aurrekontuaren %53 da, 9.141,92 € hain zuzen ere.

Lanak bukatu dira eta horien kostua 19.769,92 € izan da, proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren ordain-sariak barne.

 

Auritz, 2018ko azaroaren 15a

Share