NANaren unitate mugikorra Aurizko udaletxera etorriko da AZAROAREN 14an, NANa berritzeak egitera: Lehenengo agiriak, berritze arruntak eta helbide aldaketak. EZ dira filiazio daturik aldatuko. Interesaturik daudenek izena eman behar dute telefono honetara deituz 948768011 (Anabel) edo helbide hauetako batera administracion@burguete.es – administracion@erro.es idatziz, izena eta abizenak eta telefono zenbakia adierazita, 2024ko urriaren 30ko 14:00ak baino lehen.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
- BERRITZEKO:
. Argazki berri 1 (koloretakoa, fondo txuria, aurpegia garbi)
. NANa
- NANa BERRITZEA, GALDU EDO LAPURTUZ GERO:
. 2 Argazki berri (koloretakoa, fondo txuria, aurpegia garbi). Galdutako edo ebatsitako NANa elektronikoa denean, argazkia beharrezkoa izan daiteke (kasuen arabera)
. Salaketa egin denean agiria ekarri behar da. Agiria berritu behar duenak 14 urte baino gutxiago baldin badu, aita, ama, tutorea edo ahalordedunarekin etorri beharko du, pertsona horrek ere NANa aldean daramala.
- NANa LEHENENGO ALDIZ EGITEA:
. Hitzez hitzeko Jaiotze Ziurtagiria, Erregistro Zibilak egina (gehienez ere 6 hilabete lehenagokoa) eta “NANa egiteko bakarrik luzatua”.
. Erroldatze ziurtagiria (kontuan hartu 3 hilabeteko balioa besterik ez duela izaten)
. Argazki berri 1 (koloretakoa, fondo txuria, aurpegia garbi)
. Agiria berritu behar duenak 14 urte baino gutxiago baldin badu, aita, ama, tutorea edo ahalordedunarekin etorri beharko du, pertsona horrek ere NANa aldean daramala.