Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OIHAN ENKANTEA

AURITZ

OIHAN ENKANTEA

(PEFC ziurtagiria duen zura)

 Aurizko Udalak, behar den baimena izanda, enkante publikora atera du ondoko oihan aprobetxamenduaren esleipena, plegu itxiaren prozedura erabilita:

– Lote bakarra. – Zakarrola alderdian, BIDAUSI MENDIA, 1.194 zuhaitzez osatua, 669 laritz eta 525 Douglas izei, 719 m3 zur eta 480 m3 egur egiten dutenak. Oinarrizko prezioa: 18.704,40 euro.

Baldintza plegua interesdunen eskura dago udal idazkaritzan, Nafarroako Kontratazio Atarian eta Aurizko Udalaren web gunean (www.burguete.es).

Interesdunek, eskatutako gainerako agirien artean, lizitazio-prezioaren zenbatekoaren % 2 udal-gordailuzaintzan sartu izanaren egiaztagiria sartuko dute beren pleguetan.

Proposamenak Udal idazkaritzan aurkeztuko dira iragarki honi erantsitako ereduari jarraiki, 2021eko urriaren 27ko 14:00ak baino lehen.

Pleguak Aurizko udaletxean irekiko dira urriaren 28ko 14:00etan.

Auritzen, 2021eko urriaren 14an

Stua.: José Irigaray Gil

 

ESTADILLO 2021

PLIEGO COND. APROV. AYTO 2021

PLIEGO CONDICIONES TECNICAS

RESOL. APROV. FOR. MONTE BIDAUSI

Share