EZAGUTU ZURE INDARGUNEAK ETA JAKINARAZI ZURE BALIOA-Lehen sektoreko langileen balorizazioari buruzko tailerrak.
Coach profesional batekin aukera izanen duzu zure produktuaren balioak definitzeko eta balio horiek komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna hobetzeko, ondoren merkatuan hobeki kokatzeko.
- Tailerrak doakoak dira eta produktuaren zein hura ekoizten duenaren indarguneak ezagutzen eta horien balioak jakinarazten lagunduko dute.
- Lehen sektorearekin zerikusia duten produkzio, transformazio eta merkaturatze lanetan aritzen direnentzako dira.
- Plaza mugatuak dira eta izen-ematea hemen egin daiteke: info@cederna.es – 948 20 66 97.
Lau orduko bi saio presentzial izanen dira, 9:30etik 13:30era. Hortaz gain, parte-hartzaile bakoitzak, saio horietan zehaztutako ekintza-plana bultzatzeko, coachekin on-line saio pertsonalizatu batean parte hartuko du.