Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita Eslabako Santa Criz aztarnategira eta Ledeako hiribildu erromatarrera

Zalduako aztarnategiaren aurkikuntza dela eta, Udal honek aurkikuntzaren balio kultural eta historikoari eta errealitate sozialei buruzko antzeko esperientziak ezagutzeko aukera eskaini nahi die herritarrei, ikasteko eta horri buruzko irizpide bat sortzeko. Hori dela eta, datorren apirilaren 18rako bisita-jardunaldi bat antolatu da, eta, oraindik erabat zehaztua ez badago ere, programa hau izanen da:

8:30ean. Autobusaren irteera plazatik.

9:30ean. Eslabako Santa Criz aztarnategira eta Eslabako herriko erakusketa-zentrora bisita gidatua egingo da. Bertan, Udaleko kideek haren berri izan zutenetik orain arte egindako urratsen informazioa emango dute.

12:30ean. Leireko monasteriora bisita, Jose Antonio Pedroarena Granada abadeak gidatuta

14:30ean. Bazkaria, Ledeako La Torre ostatuan.

16:30ean. Bisita Ledeako hiribildu erromatarrera; bertan, udalerri honetako alkateak dagokion azalpena emango digu.

Ondoren, itzulera.

Jardunaldiaren prezioa 25 € ingurukoa izango da eta prezioan Eslabako bisita gidatua, bazkaria eta autobusa sartzen dira. Behin betiko prezioa parte-hartzaile kopuruaren araberakoa izango da.

Autobusa kontratatu, bazkaria erreserbatu eta prezioa doitzeko, interesatuek izena eman dezakete administracion@burguete.es helbide elektronikora idatziz edo 948760032 telefonora deituz martxoaren 17a baino lehen.

Share