Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Bisita gidatuak Zalduako aztarnategira

Zalduako kanpainaren zuzendaritza arkeologikotik, Zalduako aztarnategira egingo diren bisita gidatuetan parte hartzera gonbidatzen da.

  • Uztailak 25 (larunbata) 17: 00etan euskaraz: bisita irekia aldez aurretik izena eman dutenentzat
  • Uztailak 25 (larunbata) 18: 00etan gaztelaniaz: bisita irekia aldez aurretik izena eman dutenentzat

Bisitak 50 minutu inguruko iraupena izango du. Bertan, oraingo kanpainan egindako aurrerapenak azalduko dira, orain arte aurkitutako material esanguratsuenak erakutsiko dira (iazko abenduko prentsaurrekoan aurkeztutakoak) eta bertaratutakoek egindako galderei erantzungo zaie.

Antolaketa-arrazoiengatik, Covid-19aren pandemia dela eta, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea 606335992 telefonora deituz larunbata baino lehen eta maskara eramatea

Share