Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Lindus 2 hegazti migratzaileak behatzeko proiektua aurkeztu da Auritzen

Proyecto Lindus 2, Heda Comunicación. Burguete. Navarra2010etik bi milioi hegazti migratzailetik goiti pasatu da Lindusko lepotik, eta klimaren aldaketa ikertzeko erreferentzia-gunean bihurtu da.

Martxoaren 8an Aurizko Kultur Etxean Lindus 2 mugaz gaindiko proiektua aurkeztu zen; proiektu horren xedeak hegazti migratzaileen segimendua, ingurumeneko heziketa eta ekoturismoa dira.

Lindus 2, hegazti migratzaileen behaketako, ingurumen-heziketako eta ekoturismoko Pirinioetako mugaldeko Poctefa proiektua, Aurizko Udalaren, LPOren (Hegaztiak babesteko Liga), Ornitologiako Espainiako Elkartearen (SEO/BirdLife) eta Nafarroako Gobernuko GAN-NIK enpresa publikoaren (Gestión Ambiental de Navarra S.A.) arteko elkarlanerako mugazgaindiko proiektua da.

Ekitaldian parte hartu zutenak hauek izan ziren: Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea, Aurizko Udalaren alkatea, Luis de Potestad, LPOko burua (Hegaztiak Babesteko Liga), Olivier le Gall, Fernando Sánchez Morales, Huescako Diputazioko Programa Europarren Diputatua eta Canfranceko alkatea, eta Ramon Marti, SEO/BirdLifeko koordinatzailea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Kontseilariak parte hartzen duten guztiek proiektuarekin aurrera egiteko erakutsi duten borondatea nabarmendu zuen, eta mugaz bi aldetan bildutako datuen eta ikerketa zientifikoen garrantzia aipatu zuen, aldaketa klimatikoa ukatzen duten informazioak gezurtatzen laguntzen baitute. “Nafarroako Gobernuak uste du beharrezkoa dela hegaztien migrazioari buruzko emaitzak eta ezagutza berriak ahal bezain pertsona gehienengana iristea eta Lindus aitortua izatea fenomeno horren behaketarako leku gisa”.

Bere aldetik, Aurizko alkateak aurreikusitako ekimen berriek zein hegaztien eta saguzarren monitorizazioak tokiko garapenean daukaten garrantzia nabarmendu zuen. “Ingurumen-heziketaren sustapenak eta boluntarioen kudeaketak lurraldea balioztatzeko eta ekoturismoa sustatzeko aukera ekarriko dute, Nafarroako Pirinioa eta, zehazki gure herria, suspertuz”.

LPOko buruak (Hegaztiak Babesteko Liga) zein SEO/BirdLifeko koordinatzaileak boluntarioen lana goraipatu zuten, egindako datu bilketa mundu mailako klimaren aldaketaren eta gure habitat ahulenen egoeraren adierazle ezin hobea baita.

2018a arte luzatuko den proiektua

Lindus 2 2016an hasi zen eta 2018a arte luzatuko da eta 2010etik 2014ra garatutako Lindus hegazti migratzaileen behaketarako Poctefa proiektu europarraren jarraipena da. Bere helburu nagusia Pirinioko mugaldean biodibertsitatea, ingurumen-heziketa eta ekoturismoa sustatzea da. Lindus 2 proiektuko berrikuntzen artean hauek daude: behaketarako eremu berriak (Somport eta Portaleteko mendateak), saguzarren monitorizazioa eta ekoturismo programa, 2017an berebiziko garrantzia duena, aurtengoa Garapenerako Turismo Jasangarriaren nazioarteko urtea baita.

Proiektuak 1.417.038,97 euroko aurrekontua dauka, horietatik 921.075,33 (%65) Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatuko du, V-A Espainia-Frantzia-Andorra Interreg Programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

Lindus 2 proiektuaren lerro nagusiak

Hegazti migratzaileen pasearen behaketa eta erregistroa Lindus 2 programaren ekimen garrantzizkoenetako bat da. Mugaz bi aldetako ornitologoek hegazti migratzaileak zenbatu eta identifikatzen dituzte Lindusko lepoan (Nafarroa), Organbidexkako lepoan (Akitania berria) eta Somporteko eta Portaleteko mendateetan (Huesca). Migrazioaren ikerkeketaz haratago, Lindus 2 programan aurreikusita dago hegaztien jarraipenerako eremuetan boluntarioei zuzendutako hainbat jarduera garatzea eta publiko guztiari zuzendutako ingurumen-heziketako programa martxan jartzea, bereziki ikasleei begira.

Lindus 2 programaren lehenengo behaketak eta ekimenak 2016an egin ziren. 2016ko abuztuaren eta azaroaren artean Lindusko lepotik (Auritz eta Luzaideko udalerrien artean) pasatzen ikusi ziren hegazti migratzaileen kopurua 402.340 izan zen, 83 espezie ezberdinetakoak. Urriaren 29an eta 31n 123.000 eta 84.000 uso zenbatu ziren, hurrenez hurren, eta urriaren 9an 448 miru gorri.

Adituen iritziz Europako harrapari migratzaileen %90 eta Iberiar Penintsulara datozen gainerako hegazti migratzaile anitz (miru gorria, zikoina beltza, lertsuna, pagausoa eta txoloma) Lindusko lepotik pasatzen dira. 2010etik bi milioi hegazti migratzailetik goiti pasatu da Lindusko lepotik, horrek klimaren aldaketa ikertzeko erreferentzia-gunean bihurtu du.

 

Share